Ikaskuntza zabaldutako errealitate bat da Gipuzkoan lana egiten duten edo enplegua bilatzen ari diren pertsonen artean. Horrela:
- Okupatutako hamar pertsonatik bostek eta langabezian dauden hamar pertsonatik lauk ikaskuntzan parte hartu du azken urtean zehar.
- Ez da alde nabarmenik antzematen sexuaren arabera eta, orokorrean, parte hartzea adinarekin gutxitzen da.
- Ikaskuntzan parte hartzea 37pp altuagoa da goi mailakoak ikasketak dituzten okupatuen artean lehen mailako ikasketak dituztenekin alderatuz (langabezi egoeran daudenen artean, 60,6pp-koa da).
- Ikaskuntza lan-ordutegiarekin bateragarria ez izatea (biztanleria okupatuaren) eta motibazio falta (langabezian) ez ikasteko arrazoi nagusiak.
Informazio gehiago Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks-Dokumentuak serieko 59. txostenean jasotzen da, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak (Gipuzkoako Foru Aldundia) sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen dena.