AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako hamar emakumetik lauk ikaskuntzako jardueretan hartzen du parte

2019.03.08

Gipuzkoako emakume helduek bizitza osoan zehar ikaskuntzan duten parte hartzeari buruzko ondorio nagusiek adierazten dute:

- 25-74 urtetako hamar emakumetatik lauk ikasten du, eta joera gorakor baten ondoren.
- Desberdintasunekin adinaren arabera: 25-34 urteko bost emakumetatik ia hiruk ikasten du. 65 urtetik gorakoen kasuan, ordea, soilik zortzitik batek.
- Arrazoi profesionalengatik ikasten da batez ere.
- Bost emakumetatik hiruk ez du ikasten: horien erdiak erantzukizun familiarrak direla eta (gizonezkoetan, ordea, soilik bostetik batek).
- 25 eta 74 urte arteko bi emakumetatik batek du ikasten jarraitzeko intentzioa.

Emaitza hauek, beste batzuen artean, “Ikasten duten emakumeak Gipuzkoan” dokumentuan jasotzen dira, Doks -Gipuzkoan bizitza guztian zeharreko ikasteari buruzko dokumentuak- serieko 63. zenbakia. Hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuarengatik argitaratuak dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus