AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Forensic Science: zientzia nola aplikatu krimen bat argitzeko

2019.04.17

Forensic Sicence proiektuak diziplina zientifiko eta teknikoen (STEAM) esparruan ikasleek ikastetxeetan bereganatutako ezagutzak praktikan jartzea du helburu nagusi.

Berriki, ikastetxe desberdinetako batxilergoko ikasleek krimen baten argitzean parte hartu zuten, beti ere Ertzaintzaren Polizia Zientifikoak simulatutako eszenario batean.

Jarduera Leioan eman zen (Artaza Jauregia) eta krimena argitzearen fase guztiak landu ziren, behaketa okularra egitetik frogen jasotzera arte, ondoren euren konklusioak aurkezteko epaimahai aditu baten aurrean.

Dinamika hauekin, ikasitako edukiak nabarmentzen dira eta motibazioa, sormena, talde lana, hipotesien ikerketa eta informazio-analisia bezalako gaitasunak sustatzen dira gazteriaren artean.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus