|
|
|
 |
 |
 |
|
Gipuzkoan, lau pertsona heldutik batek goi mailako ikasketak dituela adierazi du |
|
 |
 |
 |
|
“Biztanleria helduaren prestakuntza Gipuzkoan” dokumentuak ikaslea ez den lurraldeko 16 eta 64 urte bitarteko biztanleriak eskuratu duen ikasketa maila gehiengoaren inguruko informazioa eskaintzen du. Ikerketak Gipuzkoako eta eskualdeetako informazioa biltzen du. Informazio hau Eustaten Biztanleriaren eta Etxebizitzen zentsuko emaitzekin osatu da.
Zentzu honetan, Gipuzkoako biztanleria helduaren % 35,6ak lehen mailako ikasketak ditu gehienez, herritarren %17,7ak bigarren mailako ikasketak ditu, biztanleriaren % 22,6ak lanbide heziketakoak eta, azkenik, biztanleen % 24,1ak goi mailako ikasketak dituela adierazi du. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako adierazle gakoak |
|
 |
 |
 |
|
25 eta 64 urte bitarteko Gipuzkoako biztanleriaren %45,4ak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueraren batean parte hartu du azken 12 hilabeteetan zehar.
Honako hauek dira Gipuzkoako biztanleriaren eta hauen ikaskuntzako parte hartzearen inguruko datu nabarmenenak: |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Euskadiko biztanleria langabetua, prestakuntza gehien duena |
|
 |
 |
 |
|
EINek argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera, Euskal A.E.ko langabezi egoeran dauden pertsonak prestakuntza altuena dutenak dira Estatu mailan.
Horrela, Euskadin langabezi egoeran dagoen biztanleriaren % 48,3a oinarrizko prestakuntza dauka soilik, Estatuko biztanleria langabetuaren % 67,3aren aurrean. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Gazteen enpleguaren aldeko europar araua: kalitatezko enplegu / prestakuntzara sarrera ziurtatu |
|
 |
 |
 |
|
2012. urtean EBko 25 urte baino gutxiagoko pertsonei egindako inkestako emaitzen arabera, gazteen erdiak ez du prestakuntza praktikorik egiten eta egiten dutenen kasuan, herenarentzat ez dira izan espero zutena, beste arrazoien artean, ikasteko aukera bat ez zirelako izan.
Bestalde, EBtik gazteen enplegua eta enplegutasuna hobetzera zuzendutako ekimen desberdinak jarri dira martxan azken urteetan. Hauen artean, Gazte Bermea ekimena aurkitzen da, praktika bidezko prestakuntzaren eskaintza lan merkatura sartzeko ardatz bezala bideratzen duen ekimena. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Ikaskuntza helburu bat da, baina batez ere jarrera proaktibo bat |
|
 |
 |
 |
|
Cedefop-ek EBko 27 herrialdeen topagune bat antolatu du ikaskuntzari buruzko ikerketa desberdinak aurkezteko (2013ko azaroak 21-22). Laburpen moduan, jardunaldian ikaskuntza pertsonekin zerikusi duten europar politika askoren haria izan dela azpimarratu da. Bertan, ikaskuntza helburu bat bezala aurkeztu da, baina batez ere jarrera bat bezala: ikasteko gogoa.
Jardunaldian ikaskuntzaren sustapenean bere osotasunean eta bizitza osoan zehar lan egiten jarraitzea iradokitzen da. Eta bi alderdi gako proposatzen dira: hezkuntza eta prestakuntza eta lan merkatuaren arteko harremana eta prozesuaren kalitatearen eta lortutako emaitzen arteko lotura. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
|
|
|