|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Otsailean argitaratutako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarekin zerikusia duten albiste eta dokumentu azpimagarrienak jasotzen dituen buletina. |
|
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
|
|
|
|
 |
 |
 |
|
Gipuzkoako pertsonak eta kultura jarduerak |
|
 |
 |
 |
|
Dokumentu honetan Gipuzkoako pertsona helduen jarduerak jaso dira izaera kulturaleko jardueretan duten partaidetzaren inguruan. Ezagutzeko eta ikasteko pertsonen nahiarekin bat egiten dutela ulertzen da, norbanakoaren eta partekatutako ezagutzaren eta pertsonek gizartean duten partaidetzaren inguruko informazioa ematen du.
Lortutako emaitzek adierazten dutenaren arabera, azken urtean hamar pertsona heldutik seik zinemara joan dira (% 61,2), hamarretik lauk zuzeneko kontzertuetara joan dira, herenak antzerkia aipatu dute eta laurdenak dantza. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Gipuzkoako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako adierazle gakoak |
|
 |
 |
 |
|
2014an 25 eta 64 urte bitarteko Gipuzkoako biztanleriaren %38,2ak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueraren batean parte hartu du galdeketa egin aurreko12 hilabeteetan zehar. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Gipuzkoako pertsona landunen etengabeko parte hartzea ikaskuntzan EBeko bataz bestekoa baino zertxobait altuagoa da |
|
 |
 |
 |
|
Gipuzkoako biztanleria landunaren % 14,6ak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueraren batean hartu du parte azken 4 asteetan, eta Estatuak eta Europak (% 11,1 eta % 10,5) baino parte hartze tasa altuagoa izan du.
Gainera, eta Gipuzkoan, ikaskuntzan etengabeko parte hartzeari dagokionez, zertxobait altuagoa da emakumezkoen (% 15,0) artean gizonezkoen (% 14,2) artean baino. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Gipuzkoako unibertsitateek ate irekiko jardunaldiak antolatu dituzte |
|
 |
 |
 |
|
Unibertsitate desberdinetako Ikasleentzako Argibide Zerbitzuek euren eskaintza aurkezten dute Gipuzkoan. Horretarako, hainbat ekintza jarri dituzte martxan, unibertsitate eskaintzaren inguruan unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitzeko helburuarekin eta datozen asteetan zehar ospatuko diren ate irekiko jardunaldi desberdinak antolatu dituzte. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Helduen Hezkuntza Iraunkorreko matrikulazioak behera egin du |
|
 |
 |
 |
|
Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko ikasketen barruan, hezkuntza orokorreko prestakuntza arautuaz (haur hezkuntza, lehen hezkuntza, DBH, batxilergoa) eta espezializatuaz (Lanbide Heziketa) gain, Helduen Hezkuntza Iraunkorra aurkitzen da (HHI). |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
IV. Ikasenpresa azoka: zure enpresa egiten ikasi |
|
 |
 |
 |
|
Laugarren urtez, gaur osteguna, Eibarren ospatuko den “Ikasenpresa” azokak Lanbide Heziketako 46 ikastetxetako 700 ikasletik gora elkartuko ditu, 2014-2015 ikasturtean zehar 326 enpresa sortu dituztenak, 90 irakasleen laguntzarekin.
Martxan jarritako zerbitzu eta produktuen eskaintza oso anitza da, besteak beste, hauek eskaintzen dituzte: Birziklatutako produktuak, informatika programen diseinu zerbitzuak, elikadura, egurrez eginiko artikuluak, 3D inpresioa, mekanizatuak, ipuin kontaketak, menpekotasuna duten pertsonen zaintza, pertsonal eta kirol entrenamendua, autore bitxiak, aholkularitza pertsonala, bitxigintza… |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
|
Unibertsitate-Enpresa Europako 6. Foroa |
|
 |
 |
 |
|
Datorren martxoaren 6an unibertsitate eta enpresa arteko topaketarako Europako 6. Foroa egingo da Bruselasen. Topaketa (bi urtez behin) honen helburuak hiru esparruen inguruan zehazten eta indartzen joan dira azken urteetan zehar:
- goi mailako prestakuntzaren eta enpresaren beharretan honen inplementazioaren arteko konexioa,
- ekintzailetza eta prestakuntza beharrak eta pertsonen doikuntza, gerturatze zabal batetik ikusita (martxan jartzea, kudeaketa, porrota aukera bat dela onartzea, ekimen berriak,…), eta
- berrikuntzaren eta sormenaren aldeko apustua, ekintzailetzarekin eta negozio aukeren garapenarekin duen konexioa. |
|
 |
 |
 |
|
Gehiago irakurri |
|
 |
 |
 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|